Portada | Mapa del sitio | Contacto

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Enregistrer au format PDF | Enviar la referencia de este documento por email title= enviar por email

Entre los santos y candidatos a santos de su tierra


ENTRE LOS SANTOS DE SU TIERRA

Antonio Amundarain Garmendia(1885-1954)

Familia eta haurtzaroa

Elduaineko Sales baserrian jaio zen 1885eko apirilaren 26an. Egun horretan bertan Santa Katalinako Parrokian bataioa hartu zuen. Juan Bautista eta Teresa Antoniaren senar-emazteen seme gazteena zen. Bere Amak hezi zuen. Emakume xaloa zen, Antoniok berari buruz honakoa idatzi zuen: “Bere bizitza zen bere fedea. Izatea eta kristau izatea gauza bera zen berarentzat. Hau da bere seme-alabei eta jarraitzen gaituztenei uzten digun testamentua: kredoa, fedea”. Meza-laguntzaile izan zen Antonio eta Baliarrainen ikasi zuen 13 urtetik 16 urtera eta, ondoren, Gasteizko Apaiztegiko kanpoko ikasle izango zen. Apaiz eredugarria

1909ko garizuman diakono eta 1909ko abenduaren 18an apaiz ordenatua izan zen. Meza berria eman zuen Arantzazuko Amaren Santutegian hiru egun beranduago. Baroxan (Araba) hasi zen apaiz ministeritza urtebetez. Ailegatu eta handik gutxira kanpandorrea erori zen. Herritarrekin batera lanetan parte hartu zuen eta hilabete gutxiren buruan eliza berritua zegoen. Handik Zumarragara joan zen, Merzedarien Zahar-egoitza eta ospitaleko kapilau; gero koadjutore izan zen herri berean. 1919an Donostiako Santa Maria Parrokian koadjutore izatera pasa zen. Bertan konfesatzen zuen ordu dezente Familia Santuaren aldaretik gertuen dagoen zutabearen ondoan zegoen aitorlekuan. Beranduago Groseko San Inazio Parrokian ere koadjutore izan zen. Zumarragara itzuli zen parroko 1932 urtera arte. Utzi behar izan zuen osasun eskasagatik. Dena ematen zuen, gehiago ezin izan arte, predikuan, katekesian, aitorlekuan (6 ordu egunero), Gogo jardunak ematen gazteei, gaixoei maitasun handiz lagunduz… 1937an Donostiako Urgull mendiko igoeran dagoen Moja Karmeldarren komentuko kapilau izendatu zuten.

Idazlea

Elizarako kantak, ezagunena Ostian bizi zera, eta hondo erligiosoa zuen antzerki bilduma egin zuen euskara dotorean; besteak beste, Bertan goxo (Tolosan saritua 1913an), Uste diñat! ¡Ya lo creo! (1914), Egin zak on… (Donostian saritua 1920an), Lore bat loitan (1932, Donostiako Udalak saritua 1930ean) eta Zirt edo zart (1920) Gazteleraz ere zoragarri idazten zuen bai edukia bai formari dagokionean. Web orri honetan bere idatzi batzuk irakurri ditzakezu.

Mariaren bidez Jesusengan Aliantzaren fundatzailea Antoniok “maitasun bizi” deitzen zuen inspirazioa izan zuen pertsonak bideratzeko “ez bakarrik salbamenera, baizik eta santutasunaren gailurretara”. “Bidea izan behar zuen nahitaez birjintasun garbi-garbia…” Horrela jaio zen Elizan Obra bat, “Mariaren bidez Jesusengan Aliantza”. 1925eko otsailaren 2ko bezperan, Donostiako patroia den Koruko Amaren aurrean, Santa Maria Parrokiaren kamarinean, bere sekretua jakitera ematen die iada On Antoniok gidatuta modu horretara bizi ziren 20 gazteei. Obra hasi zen ilunpe eta zailtasun askorekin, halako kasuetan gertatzen denez. 1928ko abuztuaren 26an, On Mateo Mugica gotzainaren aurrean, Aliantzako lehenengo hamaika gazteak konsakratu ziren. 1933ko Asanbladan Aliantzako mila zazpiehun gazte ziren. 1946an On Antonio Madrilera destinatu zuten Aliantza hobe antolatzeko. 1934an Antoniok Aliantzako kideekin egindako erromesaldi batean Pio XI.a Aita Santuak esan zien: “Jesus, Maria, garbitasuna… Programa zoragarria! Lan egin ezazue egun horren garrantzitsua den garbitasunaren apostolutzan”. 1947ako otsailaren 2an Pio XII.a Aita Santuak sinatu zuen “Provida Mater Ecclesia” Konstituzioa eta 1950ean “Mariaren bidez Jesusengan Aliantza” onartu zuen institutu sekularren artean Aitaren besarkada 1954ko apirilaren 19an, Pazkoako astelehena, goizeko 8:20tan, Jauna hartu zuen ohean eserita eta ordubete beranduago hil zen santu ustean. Beneragarria izendatua izan zen 1996an.

Biografia honen informazio nagusia Mariaren bidez Jesusengan Aliantzaren http://alianzajm.org/ web orritik lortu da. Antonio Amundarain Garmendia (1885-1954)

Entre los santos y candidatos a santos de su tierra

« junio de 2017 »
L M M J V S D
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 1 2
 

Próximamente...