amundarain_copia-2.jpg

Entre los santos y candidatos a santos de su tierra

Mar 10, 2012 | Biografía

COMPARTE:

ENTRE LOS SANTOS DE SU TIERRA

Antonio Amundarain Garmendia (1885-1954)amundarain_copia-2.jpg

Familia eta haurtzaroa

Elduaineko Sales baserrian jaio zen 1885eko apirilaren 26an. Egun horretan
bertan Santa Katalinako Parrokian bataioa hartu zuen. Juan Bautista eta
Teresa Antoniaren senar-emazteen seme gazteena zen. Bere Amak hezi zuen.
Emakume xaloa zen, Antoniok berari buruz honakoa idatzi zuen: “Bere
bizitza zen bere fedea. Izatea eta kristau izatea gauza bera zen
berarentzat. Hau da bere seme-alabei eta jarraitzen gaituztenei uzten digun
testamentua: kredoa, fedea”. Meza-laguntzaile izan zen Antonio eta
Baliarrainen ikasi zuen 13 urtetik 16 urtera eta, ondoren, Gasteizko
Apaiztegiko kanpoko ikasle izango zen.
Apaiz eredugarria

1909ko garizuman diakono eta 1909ko abenduaren 18an apaiz ordenatua izan
zen. Meza berria eman zuen Arantzazuko Amaren Santutegian hiru egun
beranduago.
Baroxan (Araba) hasi zen apaiz ministeritza urtebetez. Ailegatu eta handik
gutxira kanpandorrea erori zen. Herritarrekin batera lanetan parte hartu
zuen eta hilabete gutxiren buruan eliza berritua zegoen. Handik Zumarragara
joan zen, Merzedarien Zahar-egoitza eta ospitaleko kapilau; gero koadjutore
izan zen herri berean. 1919an Donostiako Santa Maria Parrokian koadjutore
izatera pasa zen. Bertan konfesatzen zuen ordu dezente Familia Santuaren
aldaretik gertuen dagoen zutabearen ondoan zegoen aitorlekuan. Beranduago
Groseko San Inazio Parrokian ere koadjutore izan zen. Zumarragara itzuli
zen parroko 1932 urtera arte. Utzi behar izan zuen osasun eskasagatik. Dena
ematen zuen, gehiago ezin izan arte, predikuan, katekesian, aitorlekuan (6
ordu egunero), Gogo jardunak ematen gazteei, gaixoei maitasun handiz
lagunduz…
1937an Donostiako Urgull mendiko igoeran dagoen Moja Karmeldarren komentuko
kapilau izendatu zuten.

Idazlea

Elizarako kantak, ezagunena Ostian bizi zera, eta hondo erligiosoa zuen
antzerki bilduma egin zuen euskara dotorean; besteak beste, Bertan goxo
(Tolosan saritua 1913an), Uste diñat! ¡Ya lo creo! (1914), Egin zak on…
(Donostian saritua 1920an), Lore bat loitan (1932, Donostiako Udalak
saritua 1930ean) eta Zirt edo zart (1920)
Gazteleraz ere zoragarri idazten zuen bai edukia bai formari dagokionean.
Web orri honetan bere idatzi batzuk irakurri ditzakezu.

Mariaren bidez Jesusengan Aliantzaren fundatzailea
Antoniok “maitasun bizi” deitzen zuen inspirazioa izan zuen pertsonak
bideratzeko “ez bakarrik salbamenera, baizik eta santutasunaren
gailurretara”. “Bidea izan behar zuen nahitaez birjintasun
garbi-garbia…” Horrela jaio zen Elizan Obra bat, “Mariaren bidez
Jesusengan Aliantza”. 1925eko otsailaren 2ko bezperan, Donostiako patroia
den Koruko Amaren aurrean, Santa Maria Parrokiaren kamarinean, bere
sekretua jakitera ematen die iada On Antoniok gidatuta modu horretara bizi
ziren 20 gazteei. Obra hasi zen ilunpe eta zailtasun askorekin, halako
kasuetan gertatzen denez.
1928ko abuztuaren 26an, On Mateo Mugica gotzainaren aurrean, Aliantzako
lehenengo hamaika gazteak konsakratu ziren. 1933ko Asanbladan Aliantzako
mila zazpiehun gazte ziren. 1946an On Antonio Madrilera destinatu zuten
Aliantza hobe antolatzeko. 1934an Antoniok Aliantzako kideekin egindako
erromesaldi batean Pio XI.a Aita Santuak esan zien: “Jesus, Maria,
garbitasuna… Programa zoragarria! Lan egin ezazue egun horren
garrantzitsua den garbitasunaren apostolutzan”.
1947ako otsailaren 2an Pio XII.a Aita Santuak sinatu zuen “Provida Mater
Ecclesia” Konstituzioa eta 1950ean “Mariaren bidez Jesusengan
Aliantza” onartu zuen institutu sekularren artean
Aitaren besarkada
1954ko apirilaren 19an, Pazkoako astelehena, goizeko 8:20tan, Jauna hartu
zuen ohean eserita eta ordubete beranduago hil zen santu ustean.
Beneragarria izendatua izan zen 1996an.

Biografia honen informazio nagusia Mariaren bidez Jesusengan Aliantzaren
http://alianzajm.org/ web orritik lortu da.
Antonio Amundarain Garmendia (1885-1954)